Oporretan landareak hil ez daitezen trukoak

Oporretan landareak hil ez daitezen trukoak Etxetik kanpo aste batzuk igaro behar badituzu, hau da egin behar duzuna! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporretan-landareak-hil-ez-daitezen-trukoak/@@download/image/house-plants-8.jpg
2020/07/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxetik kanpo aste batzuk igaro behar badituzu, hau da egin behar duzuna!
Oporretan landareak hil ez daitezen trukoak

Konfinamenduan inoiz baino kasu gehiago egin diegu etxeko landareei, baina oporraldiaz gozatzeko unea iritsi bazaizue, ez utzi landareak besterik gabe hiltzen! Gogoratu bero handiko egunak etorri daitezkeela abuztuan. Nola mantendu ditzakezu landareak bizirik etxean egon gabe? Jarraian, truko batzuk:

  • ARGIA: Batu etxeko landare guztiak eta jarri itzazu argi onena duen etxeko txokoan elkarrekin. Ez ezazu pertsianarik jaitsi, baina kontuz, eguzki zuzena ere, ez da gomendagarria. Behar duzuna argitasun handiko eremua da, baina zuzeneko eguzkirik gabe.

  • URA: Landare gehienek nahikoa dute astean behin ur pixka bat jasotzen badute. Onena, joan aurretik gauez ala goizeko lehen orduan ureztatzea litzateke. Denbora gehiagoz joan behar baduzu, badira landareak ureztatzeko metodoak, hala nola gelak edo tantaz-tantako sistemak. 

  • ETXEAN EGINDAKO UREZTATZE SISTEMA SINPLEA: Aurretik aipatutako sistema horiek erosteko gogorik edo astirik ez baduzu, probatu truko erraz hau: urez bete botila edo ontzi bat eta sartu bertan hainbat soka edo zapi busti. Ondoren, jarri landareak ontziaren inguruan eta konektatu zapi edo sokak uretik landareen lurreraino. Garrantzitsua da ontzia landareak baino gorago egotea.