Oporren ondorengo tristura arintzeko 5 gomendio

Oporren ondorengo tristura arintzeko 5 gomendio Lanera bueltatzeko unea iritsi bazaizu, adi! Pauso hauek jarraitzeak lagunduko dizu: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporren-ondorengo-depresioa-arintzeko-5-gomendio/@@download/image/sindrome-postvacacional.jpg
2019/08/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lanera bueltatzeko unea iritsi bazaizu, adi! Pauso hauek jarraitzeak lagunduko dizu:
Oporren ondorengo tristura arintzeko 5 gomendio

Udaren azken txanpan sartu gara; nola da posible? Denborak ihes egiten du oporretan gaudenean, eta azkenik iritsi da errutinara bueltatzeko unea. Lanera bueltatzeak depresioa eta antsietatea sor dezake, baina badira sentipen negatibo horiek ekiditeko moduak. Jarraian, lanera bueltatzeko aldapa gogor hori arinduko duten 5 gomendio:

1) ERREMENDIORIK ONENA, PREBENTZIOA: Oporren ostean lanera bueltatzeko arazo nagusia egokitze falta da. Egun batetik bestera egiten badugu, huts egiteko aukera gehiago izango dugu. Horregatik, egokitze prozesu bat jarraitzea gomendatzen da; nola? Lanera joaterakoan ditugun errutinak berreskuratuz lanera bueltatu aurretik; lo ordutegiak, bazkariak... hala, gure gorputza ohitzen joango gara. 

2) GAUZA BERRIAK PROBATZEKO UNEA: Estimulu positiboek lanera bueltak dakarren egoera animiko negatiboa lasaituko dute. Gainera, errutinarekin apurtzeko aitzakia izango dugu. Hau da kirol berri bat edo ekintza kulturalen bat hasteko unea!

3) ZALETASUNAK BERRESKURATU: Dantzatzea, kantatzea, futbolean jolastea... gustuko duzun hori berreskuratzeko unea iritsi da. Aktibo mantentzen bazara, tristurarako astirik ez duzu izango. Gainera, gustuko zaletasun horiek ere errutinaren zama arinduko dute. 

4) TXUKUNA IZAN: Ez da txantxa! Marie Condok esan ohi duenez, ordenak estresa baretzen du. Saiatu zaitez zure ingurua ahalik eta txukunen mantentzen; hala, ez zara horrenbeste itoko. Batez ere, lanpostua txukun mantentzeak bereziki lagunduko dizu lanera indarrez itzultzen.

5) UTZI BETEBEHAR ZAILENAK 2. ASTERAKO: Aurreko neurri guztiak beteta ere, lehen egunetan ez zara %100 emankorra izango. Ez da ezer gertatzen. Horregatik, ez da komeni lehen egunetan betebehar zailenekin hastea. Horren ordez, hobe oinarrizko kontuei ekitea, eta pixkanaka lan konplikatuenetara iristea. Gainera, pixkanaka joanda erabaki hobeak hartuko dituzu!