Oporraldirako WhatsApp-a

Oporraldirako WhatsApp-a Azkenik deskonektatzeko aukera izango duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporraldirako-whatsapp-a/@@download/image/smartphone-addiction-illustrations-cartoons-fb.jpg
2018/10/22
berria
Azkenik deskonektatzeko aukera izango duzu!
Oporraldirako WhatsApp-a

Oporretan geroz eta zailagoa zaigu mugikorreko etengabeko mezuez deskonektatzea. WhatsAppeko hamaika mila taldeek ez dute sekula atseden hartzen; lanekoa, kuadrilla, unibertsitateko lagunak, familia... Taldeak isilaraztea ez da nahikoa, mezuak pantailan agertzen jarraitzen baitu, euli gogaikarri baten moduan. Aukera bakarra beraz, telefonoa guztiz zokoratzea da.

WhatsAppek ez du hori nahi, eta gure oporraldiko atsedenaren kalitateari laguntzeko saiakeran, oporretarako bertsioa kaleratuko du. WABetainfo app-aren kontuak azaldu duenez, Vacation Mode edo oporretako bertsioa kaleratuko du. Behin bertsio hau jarrita, beraz, nahi ditugun talde edo norbanakoak guztiz isilarazteko aukera dugu. Aukera honi esker, beraz, ez dugu jakingo idazten ari zaizkigunik, hala nahi ez badugu. Abantaila bikaina 50 talde edo gehiago dituztenentzat!

Eta hori ez da guztia; kontaktuen haserrea ekiditeko, WhatsAppek isilarazitako talde eta norbanakoei abisua pasako die, oporretan gaudela gogoraraziz. App-ak honako mezua igorriko die: "Utzidazue bizitzen!".