Oporrak planifikatzen? Aukeratu helmuga klimaren arabera

Oporrak planifikatzen? Aukeratu helmuga klimaren arabera Orrialde honek leku perfektua topatzen lagunduko dizu, tenperatura, airearen kalitatea edota hezetasun maila zehaztuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oporrak-planifikatzen-aukeratu-helmuga-klimaren-arabera/@@download/image/climate-journalism-extreme-weather-fell-short-new-reports.png
2020/01/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Orrialde honek leku perfektua topatzen lagunduko dizu, tenperatura, airearen kalitatea edota hezetasun maila zehaztuz.
Oporrak planifikatzen? Aukeratu helmuga klimaren arabera

Aurtengo bidairen bat planifikatzen hasi zara? Nola aukeratzen duzu helmuga? Batzuek lagunen gomendioak jarraitzen dituzte, besteek sare sozialetan topatutako argazki ikusgarriek tentatuta erabakitzen dute... eta zure gustuko baldintza klimatikoen arabera aukeratzen baduzu?

Badira eguzkia eta beroa bilatzen dituzten bidaiariak; beste batzuek aldiz, freskotasuna nahiago dute, elurra, mendia... argi dagoena hauxe da, klimak oporraldien arrakasta baldintzatu dezakeela. Horregatik, bilatzen dituzun baldintza klimatikoen arabera leku bat edo bestea bisitatzea aukera ona izan daiteke.

Climate Finder web orrialdeak munduko herrialdeetako metereologia zehazten du, bilaketak egiteko aukera eskainiz. Hala, bi modutara erabili daiteke bertan eskegitako informazioa; alde batetik, bilatzen ditugun baldintza klimatikoen arabera aukeratu dezakegu oporraldirako helmuga, eta bestetik, bisitatu nahiko genukeen lekuaren egoera klimatiko egokiena ezagutu dezakegu. 

Gainera, web orri honek aurreko urtetako datuak ere eskaintzen ditu, lekuen klima bilakaera ezagutzera emanez. Airearen kalitatea, hezetasuna edota euri kopurua ere adierazten ditu.