Opioa errentagarri

Opioa errentagarri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/opioa-errentagarri/@@download/image/lashkar_gah_1367309263.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Opioa errentagarri
Lashkar Gah hiriburu duen Helmand probintzian, Afganistanen, hirukoiztu egin da opio produkzioa 2006an tropa britainiarrak herrialdean sartu zirenetik. Opioa heroina ekoizteko oinarrizko lehengaia da, eta herrialde aberatsetan kontsumitzen diren drogen ehuneko handi bat ere herrialde hartatik esportatzen dute. AEBetako eta Britainia Handiko nekazaritza aholkularien aginduz, nekazari afganiar asko kotoia landatzen hasi ziren iaz, baina aurten heroinara itzuli dira, irabaziak hamar aldiz handiagoak direlako. Agintariak ere opioa kultibatzearen alde daude, nekazariak pobretzeak indarkeria areagotuko duen beldur.