OpenAI-k ChatGPT-tik AA-ren ahotsa erretiratu du, Scarlett Johansson-en ahots antzekoa duelako

OpenAI-k ChatGPT-tik AA-ren ahotsa erretiratu du, Scarlett Johansson-en ahots antzekoa duelako "Her" pelikulako ahotsa dirudi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/openai-k-chatgpt-tik-aaren-ahotsa-erretiratu-du-scarlett-johansson-en-ahots-antzekoa-duelako/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-21 a las 10.35.10.png
2024/05/24
"Her" pelikulako ahotsa dirudi.
OpenAI-k ChatGPT-tik AA-ren ahotsa erretiratu du, Scarlett Johansson-en ahots antzekoa duelako

Pasa den igandean iragarri zuen OpenAI-k ChatGPT-ko Sky deitutako ahotsa kenduko zuela. Izan ere, ahots horrek polemika sortu du, Scarlett Johansson aktorearen antzekoa omen delako. Microsoft lagun duen erakundeak honakoa jarri zuen X sare sozialean: “ChatGPT-ren ahosak nola aukeratu ditugun galdetu diguzue, batez ere Sky-rena. Sky erretiratu dugu, berarekin lanean jarraitzeko”. Gogoratuko duzunez, 2013an zientzia fikziozko Her pelikulako protagonistetako bat zen Johansson. Pelikulan gizonezko bat Samantha deitutako Adimen Artifizialeko ahots batez maitemintzen da, eta ahotsa Johanssonena zen.

OpenAIk ahots batzuk estreinatu eta gutxira iritsi da albistea. Erabiltzaileak berehala hasi ziren esaten Sky-ren ahotsak pelikulako Johanssonena zirudiela. OpenAI-k bere blogean azaldu du bost chatbot ahotsak (Breeze, Cove, Ember, Juniper eta Sky) casting prozesu bidez aukeratu zirela eta grabaketak bost hilabete iraun zituela. Erakundearen esanetan, castingeko profesionalek bikoizlari profesionalen 400 proposamen jaso zituzten eta kopurua 14ra murriztu zuten. Ondoren, bost finalistak aukeratu ziren. “Sky-ren ahotsa ez da Scarlett Johansson-en imitazio bat, beste aktore profesional baten ahots naturala da”, idatzi du erakundeak. “Bere pribatutasuna babesteko ezin dugu bere izenik zabaldu”.