Oparidun idazmahaia

Oparidun idazmahaia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oparidun-idazmahaia/@@download/image/datu_dantza_dir_1385476386.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
78.000 euro aurkitu zituen Connecticut (AEB) hirian bizi den errabino batek Sarearen bidez erosi zuen idazmahaiko tiraderan, eta diru gehiegi zela ebatzita, altzaria saldu zion gizonarekin harremanetan jarri zen hura itzultzeko. Ustez, oinordetzan jaso zuen dirua hark, eta idazmahaian ezkutatu zuen; salgai jarri zuenean, aldiz, erabat ahantzi zitzaion ezkutalekua, eta altzariarekin batera bidali zuen dirua ere. Eskerrak emateko, hiriko errabinoen atari digitalean ohar bat eskegi du.