Opari uholdea gure 10. urteurrenean

Opari uholdea gure 10. urteurrenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/opari-uholdea-gure-10-urteurrenean/@@download/image/20105135197107p19lehiaketa_opariak.jpg
2012/12/13
berria
Honezkero jakingo duzu Gaztezulo aldizkariak 10 urte beteko dituela urrian… Nola?! Oraindik jabetu gabe?! Bai ba, zorionekoak gara! Eta zu ere bai, irakurle! Ospakizun urtea dugu hau, eta gure poza opari bihurtuko dugu: gaurtik aurrera, astero-astero, erregalu bikainak zozkatuko ditugu gure irakurleen artean. Aukera honi alde egiten utzi behar al diozu?

Aste honetan Irujo pilotari nafarrak sinaturiko pilota dugu emateko. Zer egin behar duzun eskuratzeko? Hara: azken hamar urteotako ibilbidea kontuan hartuta, esan iezaguzu zein euskal gaztek merezi duen, zure ustez, GAZTEZULO SARIA. Bidali erantzuna gaztezulo@gaztezulo helbidera zure datuekin batera (izen-abizenak + telefono zenbaki bat) osteguna, hilak 20, baino lehen, eta zozketan parte hartuko duzu. Erraza, ala?

Datorren asteko Gaztezulo Flashean, webgunean eta Facebooken jakinaraziko dugu nor den Irujok sinaturiko pilotaren irabazlea eta, bestalde, hurrengo zozketaren berri ere emango dugu. Erne ibili eta animatu, opariz lepo dugu erredakzio hau, eta den-denek jabe berria behar dute:

- Kaotiko musika taldeak sinatutako diskoak.
- Lizarrako Itxako eskubaloi taldeko jokalari guzti-guztiek sinatutako baloia.
- Alberto Iñurrategik emandako karbonozko mendi-makila.
- Realeko eta Athleticeko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako kapitainek sinatutako elastikoak.
- Biarritz Olympique errugbi taldearen baloia.
- Unai Elorriagak sinatutako Londres kartoizkoa da liburua.
- (…)