Ontzi anatomikoak

Ontzi anatomikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ontzi-anatomikoak/@@download/image/zur_lur_platera_1357826870.jpg
2013/01/04
berria
Etxera datozen gonbidatuak harritzeko obsesioa muturrera daramatenei gustatuko zaie: motibo fisiologikoak erabilita diseinaturiko platerak. Emily Evans sortzaileak barrabilek, gibelak, tiroideak eta hestegorriak mikroskopiotik begiratuta duten itxura hartu du apainketarako oinarri. Set osoa 180 euroren truke eskura daiteke, eta plater solteak 50 eurotan. Originaltasuna ez diogu ukatuko, plater bakoitzean zer aurkeztu... hori norberaren baitan!