Onna

Sorkunen bakarkako lehen lana da "Onna". Hasieran, erritmo elektronikoak nagusi izango zirela zioten zurrumurruek, baina Sorkunek berak, rock-a dela baieztatu du -"disko gogorra"-, nahiz eta ukitu elektronikoak izan. Abestietan emetasunari buruzko erreferentzia ugari daude, eta Kashbad-eko abeslari ohiak arabieraz ere kantatzen du, "Al Etijilato" kantuan.