OnlyFans plataformak eduki sexual esplizitua debekatuko du urritik aurrera

OnlyFans plataformak eduki sexual esplizitua debekatuko du urritik aurrera Plataforma sozialak biluziak agertzen diren irudi eta bideoak onartuko ditu, beti ere zerbitzuaren baldintzak betetzen badituzte. Aldaketa inbertitzaileen artean plataformak duen irudi txarra dela-eta iritsi da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onlyfans-plataformak-eduki-sexual-esplizitua-debekatuko-du-urritik-aurrera/@@download/image/Captura de pantalla 2021-08-25 a las 7.55.37.png
2021/08/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Plataforma sozialak biluziak agertzen diren irudi eta bideoak onartuko ditu, beti ere zerbitzuaren baldintzak betetzen badituzte. Aldaketa inbertitzaileen artean plataformak duen irudi txarra dela-eta iritsi da.
OnlyFans plataformak eduki sexual esplizitua debekatuko du urritik aurrera

Izan ere, OnlyFans plataforma, ezaguna da bere eduki pornografikoagatik. Orain, ordea, eduki sexual esplizituak mugatzen hasiko da urritik aurrea. Aldaketa banku eta inbertitzaileek egin duten presioaren ondoren iritsi da. 

Erakundeak honela azaldu du aldaketa komunikatu baten bidez: "Plataformaren jasangarritasuna epe luzera bermatzeko eta sortzaile eta zaleen arteko komunitateak iraun dezan gure edukien pautak eboluzionatu beharra du". 

Hasiera batean, OnlyFans artista, argazkilari eta abeslarientzat pentsatuta sortu zen, bere zaleei eduki esklusiboak eskaintzeagatik onurak lortzeko eta honela, zale fidelen komunitatea hazteko. Alta, Instagram bezalako beste aplikazioen murrizte handiengatik, helduentzako eduki sexualak zabaltzen ziren OnlyFans plataforman eta horregatik egin zen famatu, bertan onartzen baitziren honelako edukiak. 

Helduentzako edukia zabaldu eta saltzeko aterpe moduko bat bilakatu zen, bide batez onurak lortuz eduki horiengatik. Bella Throne bezalako famatuak ere gehitu ziren plataformara plus bat lortzeko helburuz. Langile sexualak ere badaude, ordea, hilabete bukaeran OnlyFans plataformatik lortzen duten diru-sarreren beharrean daudenak. 

Hala eta guztiz ere, plataformak baieztatu du jada ez dituela mota honetako irudi sexualak onartuko, nahiz eta sortzaileei utziko dien biluzien argazki eta bideoak igotzen, beti ere OnlyFans-ek ezarritako arauak jarraitzen baditu. 

Ezagutzera emandako aldaketak, kritikekin jasoak izan dira. Hala ere, OnlyFans-ek adierazi du, datozen egunetan xehetasun gehiago emango dituela aldaketa hauen inguruan. Plataformaren amaiera ekarriko al du honek?