Online joko eta apustuen iragarkiak mugatuko dira osasun larrialdiak irauten duen bitartean

Online joko eta apustuen iragarkiak mugatuko dira osasun larrialdiak irauten duen bitartean Jokalari ohien erakundeak ohartarazi du konfinamenduak eragin ditzakeen ludopatia arazoei buruz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/online-joko-eta-apustuen-iragarkiak-mugatuko-dira-osasun-larrialdiak-irauten-duen-bitartean/@@download/image/19-06-19consultorio.jpg
2020/04/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jokalari ohien erakundeak ohartarazi du konfinamenduak eragin ditzakeen ludopatia arazoei buruz.
Online joko eta apustuen iragarkiak mugatuko dira osasun larrialdiak irauten duen bitartean

Hori kontuan hartuz, Espainiar gobernuak astearte honetan presazko neurriak hartu ditu apustu eta joko etxe hauen iragarkiak mugatzeko izan irratian, telebistan, YouTuben edota bestelako plataformetan. Horrela, soilik goizeko ordu-batak eta bostak bitarteko tartea izango dute euren iragarkiak igortzeko. 

Dekretua indarrean egongo da osasun larrialdiak dirauen bitartean, eta oraingoz behintzat, apirilaren 12an izango luke amaiera. Gobernuak adierazi du erabaki hau osasun arrazoiengatik hartu dela, hiritar zaurgarriena babesteko helburuz iragarki oldarkorretatik. Horrela, apustu etxeek ezingo dute negoziorik egin pertsonen kezka eta antsietatearekin, edo behintzat zailagoa izango dute. Iragarkiek gainera ezingo dute bizitzen ari gare
n salbuespenezko egoerari aipamenik egin, aitzakia bezala erabili ez dezaten. Izan ere, konfinamenduan pertsonok zaurgarriago bilakatzen gara. Ezin dira modu egokian kudeatu antsietate egoerak eta horregatik, horrelako jokoetan erortzeko arriskuak handiagoak dira.