Ongi ez zaudenean laguntza eskatzeko moduak

Ongi ez zaudenean laguntza eskatzeko moduak Egunak daramatzazu motibaziorik gabe, ez duzu jateko gogorik eta badirudi etengabeko neke batek harrapatu zaituela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-ez-zaudenean-laguntza-eskatzeko-moduak/@@download/image/bigstock-Hand-in-sea-water-asking-for-h-89215664-700x467.jpg
2020/03/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Egunak daramatzazu motibaziorik gabe, ez duzu jateko gogorik eta badirudi etengabeko neke batek harrapatu zaituela.
Ongi ez zaudenean laguntza eskatzeko moduak

Horrela aurkitzen bazara ez zaude ondo emozionalki eta badakizu. Ez da txantxetako kontua, egoera hau denboran luzatzen bada fisikoki gaizki jarri zaitezke eta. Ezinegon honetatik ezin baduzu bakarrik atera edo ez badakizu nola, onena laguntza eskatzea da. Uste badugu ere laguntza eskatzea oraindik beherago erotzea dela zuloan, aurkako efektua du. Hona Psycholoy Today aldizkariak ematen dituen sei aholku laguntza eskatzerako garaian:

1. Lehenago laguntza eskatzen saiatu zara
Pertsonek laguntza eskaintzen diete, lehenik euren burua laguntzen saiatu direnei. Aholku eske konfiantzazko norbaitengana joaten edo laguntza eskatzerakoan konta iezaiozu saiatu zarela arazoari aurre egiten zure kabuz. Esan diezaiokezu gertatu zaizuna aurretik geratu zaizun ala ez eta nola egin zenion aurre. Honek erakusten du laguntza eskatu duzula ez dizutelako beste baliabideek funtzionatu. 

2. Emandako aholkuak jarraitu dituzu
Ez da gustagarria norbaiti laguntzen saiatzea eta pertsona horrek zure aholkuak kontuan hartzen ez dituela ikustea. Laguntza eskatzera bazoaz, aholku horiek aplikatzen saiatuko behar duzu. Pertsonek lagundu nahi zaituzte, baina entzunak sentitzea ere nahi dute. Saiatu tratuaren zure aldea betetzen, lagundu nahi dizunak eskertuko dizu. 

3. Aukeratu momentu egokia
Ulertu behar duzu arazoa agertzen denean ez dela beharbada une egokia beste pertsonari kontatzeko. Ez duzu desesperatu behar, modu azkarrean irtenbidea bilatzen saiatzea ez da ona. Guztiak bere denbora du. Aholku eske joan aurretik iragarri: “gauza baten inguruan laguntza eskatu nahiko nizuke, noiz datorkizun ondo?”. Modu honetan, zuretzako denbora ere irabazi dezakezu eta gertatzen zaizuna behatu. 

4. Ez dute asmatuko zer pasatzen zaizun
Laguntza eskatzen duzunean, ziurtatu zaitez besteak ulertzen duena pasatzen zaizuna eta behar duzuna. Nahiko nahasgarria da norbaiti lagundu nahi izatea baina ez ulertzea zer gertatzen zaion. Beraz, azaldu ondo gertatzen zaizuna, ez izan lotsa edo beldurrik. Emozio hauek ezin badituzu gainditu, beste pertsona nahastu dezakezu eta aurkako efektua lortu.

5. Komunikatzeko modu ezberdinak
Baliteke, egoeraren arabera, hainbat profesional edo lagunen iritzia behar izatea. Telefonoa, whatsapp-a, Instagram edo Twitter erabili ditzakezu horretako. Izan ere, batzuetan ez dugu aurrez aurre hitz egin nahi beldurragatik edo lotsagatik, beraz zeharkako bide hauek aukera onak izan litezke. 

6. Zuk ere lagundu dezakezu
Eskatzen duzuna baino laguntza gehiago eskaintzen baduzu errazagoa izango da behar duzunean aholkuak eskuratzea edo ingurukoek prestutasuna azaltzea. Izan ere, laguntzearen eta laguntza eskatzearen artean oreka bat egon behar du. Hala ere, hau garaiaren araberakoa da, beti ez baikara aldarte berdinean egoten eta beti ezin dugu behar den bezala erantzun besteen arazoei. Horregatik, orekak bi aldeetan egon behar du.