Ongi etorriak

Ongi etorriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorriak/@@download/image/91p8langile.jpg
2012/12/13
berria
Ongi etorriak
Langile etorkin gehiago behar dira EAEn, ongizate mailari eta ekoizpen sistemari bere horretan eusteko. Javier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako datua da. Madrazoren iritziz, pentsioen etorkizuna kolokan legoke langile etorkinen ekarpenik gabe. Sailburuak gogor kritikatu zituen Sarkozy, Berlusconi eta Celestino Corbacho, Espainiako lan ministroa. Diskurtso arrazistak bultzatzea leporatu zien, hain justu. EAEn lan egiteko adinean dauden 116.650 etorkin bizi dira, eta haietatik %80 lanean ari dira.