Ongi etorri Zinemaldira

Ongi etorri Zinemaldira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorri-zinemaldira/@@download/image/gaztezulo_zinem_1473926054.jpg
2016/09/15
berria
Gaur ireki ditu ateak Donostia Zinemaldiak, eta hiriak dagoeneko bere galarako jantzi dotoreenak ditu soinean; alfonbra gorria zabaldu dute, eta aktore zein famatuak dabiltza hiritik. Jarraian, ezer ez galtzeko ongi etorri gida duzu!

HIRIAN TOPATUKO DITUZUN AURPEGI EZAGUNAK:

Sail Ofizialeko epaimahaia:
Sail Ofizialekoepaimahaiak Bille August daniar zinemagilea izango du buruan. Pelle erobrerenfilmaren egileak bi Urrezko Palmorri irabazi zituen Cannesen eta Oscar sari bat.Urrezko Maskorra aukeratzeko deliberazioan Anahí Berneri argentinar zuzendaria,Esther García espainiar ekoizlea, Jia Zhang-ke txinatar zuzendaria, BinaDaigeler alemaniar jantzitegi-diseinatzailea, Matthew Libatique estatubatuarargazkilaritza-zuzendaria eta oraindik konfirmatzeke dagoen beste epaimahaikidebat izango ditu lagun produktore eta aktore frantsesa. 

Aktore eta zuzendariak: Donostia Saria diren Sigourney Weaver eta Ethan Hawke aktoreekinbatera, Donostiko kaleetan ikusiko dituzu Monica Bellucci, Fan Bingbing,Jennifer Connelly, Javier Bardem, Richard Gere, Joseph Gordon-Levitt, HughGrant, Isabelle Huppert, Ewan McGregor, Cynthia Nixon, Ken Watanabe, LambertWilson, Shailene Woodley, Lee Yoo-young, Maren Ade, Emmanuelle Bercot, BertrandBonello, Terence Davies, Hirokazu Koreeda, Pablo Larraín, François Ozon,Gianfranco Rosi, Oliver Stone, Bertrand Tavernier, Paul Verhoeven… zerrendaluzea da, eta ziur baten bat ezkutuan ibiliko dala hiritik. Ea topatzen duzun!


ZE FRIKI TALDEKOA ZARA?

Zaletasunen araberako sailkapena eskaintzen dizugu!

- Kulturetak

- Adrelanina jonkiak

- Etxeko txikiak

- Dramoizaleak

- Haragi freskoa

-
Hollywoodzaleak


DONOSTIA SARIAK ETA GALAK

Ethan Hawke Donostia Saria Gala: irailaren 17an, larunbata, iluntzeko 22:00etan, saria Ethan Hawke aktoreak jasoko du eta ondoren Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filmaren emanaldia izango da.

Sigourney Weaver Donostia Saria Gala: irailaren 21ean, asteazkena, iluntzeko
22:00etan, saria Sigourney Weaver aktoreak jasoko du. Sari-ematearen ondoren, ikus-entzu
leak J.A. Bayonaren  A Monster Calls filma ikusiko dute.


EUSKAL ZINEMAREN FAMILIA HANDIA

Zinemaldiak Euskal Herrianekoitzitako hamazazpi film hartuko ditu bere barne Zinemira sailean; horietatikzortzi Euskal zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira, eta beste hiruZabaltegin izango dira. Protagonistak ezagutu nahi?