Ongi etorri, Kapuko!

Ongi etorri, Kapuko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorri-kapuko/@@download/image/20113298630Captura_de_pantalla_2011-03-29_a_las_11.08.14.png
2012/12/13
berria
Leioako Ikusentzunezko, Kazetaritzako eta Publizitateko lehen mailako ikasleek sortutako aldizkaria da. Ikasitako teoria praktikara eramateko asmoz sortu dute hedabidea."Komunikazioaren arloan erabat murgildu nahi dugu", esan dute lan taldeko kideek.


Euskara hutsezko aldizkaria da eta lehen zenbakiko azalean Mikel Reparaz ETBko kazetaria ageri da. Barrualdean, besteak beste, Joaquin Caparros Athletic futbol taldeko entrenatzaileari eta Jose Mari Goenaga zinema zuzendariari eginiko elkarrizketa bana eta Banksyri buruzko erreportajea daude irakurgai.

Hain justu, kazetaritza, publizitate eta komunikazio hitzen lehen silaba batuta eratu dute aldizkariaren izena.