Ongi etorri Berdintasunerako Gunera

Ongi etorri Berdintasunerako Gunera Abenduaren 13a bitarte, 140 jarduera eskainiko dituzte herri eta hiriburu ezberdinetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorri-berdintasunerako-gunera/@@download/image/M8_02.jpg
2019/10/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Abenduaren 13a bitarte, 140 jarduera eskainiko dituzte herri eta hiriburu ezberdinetan.
Ongi etorri Berdintasunerako Gunera

Berdintasunerako XVI. Gunea abian da astearte honetatik aurrera, eta abenduaren 13ra bitartean, Erabakitzen dudana izango naiz lelopean, emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko ekintzak antolatuko dituzte. Guztira 100 elkarte eta erakunderen indarrak batzea lortu du Emakundek. Zehazki, 140 jarduera iragarri dituzte, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatuta, eta, azken urteetan bezala, gune ibiltaria erabiliko dute hainbat ekintzaren egoitza moduan.

Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea du helburu Emakundek, eta, horretarako, urtero jartzen du martxan Berdintasunerako Gunea. Hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikusarazi eta sendotzeko asmoz sortu zuen Emakundek 2004an Berdintasunerako Gunea. Azken edizioetan, ardatz edo gai nagusi bat izan du, eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, esparru edo arlo batekoak edo beste batekoak izan, ardatz horrekin lotura izan behar dute.

Aurtengo leloa Erabakitzen dudana izango naiz da, Emakundek jada martxoaren 8an erabilitakoa, eta emakumeen eta nesken ahalduntzea eta horien eskubideen defentsa du ardatz.