Ongi etorri, Abel!

Ongi etorri, Abel! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ongi-etorri-abel/@@download/image/2010394751Abel.jpg
2012/12/13
berria
Ongi etorri, Abel!
Abel Barriola frontoietara itzultzeko moduan da. Pilotari leitzarrak min hartu zuen duela ia urtebete belaunean, eta ordutik lesio hura osatzen ibili da. Lana gogor egin ondoren, bere onera etorri da eta ostiralean, etxean, Leitzako pilotalekuan, jokatuko du. Berasaluze IX.a izango du bikotekide eta aurrez aurre Idoate gaztea eta Fernando Goñi izango dira. Barriolak 32 urte ditu eta zenbait txapela jantzi ditu; 2001ean Lau T'erdikoa irabazi zuen eta urtebete geroago, Buruz Burukoa. 2007an eta 2008an Buruz Buruko Txapelketako txapeldunordea izan zen.



Aurretik ere denbora luzez jokatu gabe egona da atzelari leitzarra, eskuan min hartu baitzuen duela urte batzuk. Oraindik ez dago zehaztuta aurtengo Buruz Buruko Txapelketa jokatuko duen edo sasoi puntua hartzeko denbora gehiago beharko duen. Irakurri GAZTEZULOn, 2005eko azaroan, Barriolari eginiko elkarrizketa.