Ondotik igaroko den asteroide erraldoia

Arrisku puntu bat badu gaur espazioan gertatuko denak; 330 metro diametroko arroka erraldoi bat Lurretik oso gertu igarako da ostegun honetan, hilak 27. NASAren esanetan, hiru futbol zelaien tamaina berekoa da, eta orduko 40.800 km-ko abiaduran dator. Dena den, printzipioz ez dugu kezkatzeko arrazoirik; 6,7 milioi kilometrotara igaroko da 2008 KV2 izeneko asteroidea, hau da, Ilargitik bereizten gaituen distantzia 17 aldiz.
Ez da asteroide honek bisitatzen gaituen lehen aldia; 2008an detektatu zuten lehenbizikoz, eta horregatik jarri zioten izen hori. Iazko abenduan ere bisitatu gintuen, eta berriro ikusiko dugu 2021 eta 2022 urteetan.
Zergatik aipatu dugu orduan arrisku puntu bat duela? Hain zuzen, astronomoek diotenez, asteroideek beren bidea aldatu dezakete inguruko planeten indar grabitatorioaren arabera. Antza denez, asteroide hau Lurra eta Venus planeten artean dabil bueltaka, eta bidaia horietako batean gure planetara behar baino gehiago gerturatu daitekeela uste dute ikerlariek.