Ondo zainduta daude gero!

Ondo zainduta daude gero! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ondo-zainduta-daude-gero/@@download/image/86p28madrid.jpg
2012/12/13
berria
Ondo zainduta daude gero!
Madrilen herritarrak "zaintzeko" 20.000 bideokameratik gora daude. Adituek diotenez, bideokamerak jartzeko gero eta joera handiagoa dago, eta nabarmentzekoa da kamera horietako asko legez kanpokoak direla: 2007an izugarri handitu ziren, legez kanpoko grabazioak egin izanagatik, herritarrek aurkeztutako salaketak. Adituen arabera, legez kanpoko bideokamerak gehiago dira legezkoak baino. Inkesten datuak ere adierazgarriak dira: CIS estatistika erakundeak dioenez, espainiarren %70 kezkatuta dago bere intimitatearen babesarekin. Nonahi daude kamerak Madrilen: aireportuan, metroan, kaleetan, banketxeetan... Baita ikastetxeetan ere! Madrilgo 19 ikastetxetan, bideokamerak jarriak dituzte. Eta laster EMT autobusetan ere bai.