Ondo portatu zaitezte amonarekin!

Ondo portatu zaitezte amonarekin! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
Ondo portatu zaitezte amonarekin!
Heriotza gertu zuela uste zuen 85 urteko amona austriar batek ilobei herentzian utzi behar zien dirua artaziekin txikitzea erabaki zuen. Bankura joan, 500 euroko billetetan 900.000 euro atera, artaziak hartu eta txiki-txiki egin zituen, baita aurrezki libreta guztiak ere. Ez dakigu ilobek amonari zer egin dioten, baina badirudi dirua berreskuratu ahal izango dutela. Izan ere, Austriako legeen arabera, billete zatiak onik badaude eta dirua nondik datorren egiaztatu badaiteke, legezkoa da billete berriak egitea.