Onddoak eta zuhaitzak, betiko lagunak

Onddoak eta zuhaitzak, betiko lagunak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onddoak-eta-zuhaitzak-betiko-lagunak/@@download/image/15p41-2.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Herrian onddozale asko eta asko daude. Mendira joanez gero, onddo bilatzaileak maiz zuhaitzen azpialdeak arakatzen ikus ditzakegu. Izan ere, onddoak eta arbola sinbionteak dira, hau da, harremanetan daude eta biek ateratzen diote etekina harremanari. Onddoak eta zuhaitzek mikorriza izeneko egitura osatzen dute: zuhaitzak azukreak ematen dizkio onddoari eta honek, trukean, ura eta gatz mineralak zuhaitzari. Esaterako, pinuetan Amanita muskaria onddoa aurki dezakegu eta haritzetan, aldiz, Boletus aereus-a.