Onddo haluzinogenoen erabilera ez dute zigortuko Denverren

Onddo haluzinogenoen erabilera ez dute zigortuko Denverren AEBetako lehen hiria da droga honen erabilera despenalizatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onddo-haluzinogenoen-erabilera-ez-dute-zigortuko-denverren/@@download/image/thedailybeast.jpg
2019/05/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

AEBetako lehen hiria da droga honen erabilera despenalizatzen.
Onddo haluzinogenoen erabilera ez dute zigortuko Denverren

Marihuana despenalizatzen lehenak izan ziren, eta orain, onddo haluzinogenoen kontsumo eta erabilera baimendu dute Denver hirian, Coloradon (AEB). Hala, gaurtik aurrera hirian poliziak ez du penalizatuko onddo haluzinogenoak kontsumitu edota salerosten dituztenak, beti ere, adin nagusikoen artean. 

Legala ere ez da izango onddoen kontsumo edo salerosketa, hiriak ez duelako horretarako jurisprudentziarik; dena den, poliziak ez du inor atxilotu edota penalizatuko droga horiekin lotuta, eta ez da zentimo bakar bat ere bideratuko praktika horiek ikertu eta debekatzeko. Laburbilduz; droga ilegala da, baina poliziak ez du ezer egingo kontsumo edota salerosketa ekiditeko.

2005ean berdina egin zuten marihuanarekin; droga horien osasunerako onurak defendatzen dituzte.