Onberatasun ekintzak unibertsalak dira eta bi minutuero gertatzen dira

Onberatasun ekintzak unibertsalak dira eta bi minutuero gertatzen dira Mundu mailan burutu den ikerketa baten arabera pertsonok elkar laguntzen dugu bi minutuero. Emaitza hauek frogatzen dute onberatasun ekintzak unibertsalak direla. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onberatasun-ekintzak-unibertsalak-dira-eta-bi-minutuero-gertatzen-dira/@@download/image/manos-dos-personas-que-acercan-otra.jpg
2023/05/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mundu mailan burutu den ikerketa baten arabera pertsonok elkar laguntzen dugu bi minutuero. Emaitza hauek frogatzen dute onberatasun ekintzak unibertsalak direla.
Onberatasun ekintzak unibertsalak dira eta bi minutuero gertatzen dira

Nazioarteko ikerketa honek bost kontinentetako pertsonak aztertu ditu eta frogatu du elkar laguntzen dugula bi minutuero. Laguntza eskariek erantzun positibo gehiago jasotzen dituzte ukapenak baino. 

Soziologoek giza jokabideak jatorria non duen ezagutu nahi dute, zenbat duen berezkotik eta zenbat hezkuntzatik. Onberatasun ekintzak aztertzea honi erantzuna ematen saiatzeko bideetako bat da. Kalifornia Unibertsitateko adituek burutu dute ikerketa eta bertan egunerokotasunean gertatzen diren elkarrekintzak aztertu dituzte, gizakiok zenbaterainoko maiztasunez elkar laguntzen dugun ondorioztatzeko. 

Giovanni Rossi soziologoak eta bere taldeak egunerokotasuneko bizitza erakusten dute 40 orduko bideoak aztertu dituzte. Bideoan Italia, Polonia, Errusia, Australia aborigena, Ekuador, Laos Ghana eta Ingalaterrako pertsona azaltzen dira eta galdera hau planteatu da: Partekatu eta laguntzeko gure erabakiak gure inguruko kulturak moldeatzen ditu edo gizakia berez da eskuzabala?

Ikerketan laguntza seinaleak erregistratu ziren. Horien artean daude mahaian norbaiti ura pasatzea, kamioi batera zerbait pisutsua igotzen laguntzea... mota honetako 1.000 laguntza eskaera identifikatu zituzten. Aurkitu da laguntza eskera horiek zazpi aldiz gehiago izan zirela onartuak ukatuak baino. Laguntza ukatu zieten egoeretatik %74ean, ukapen horren zergatia justifikatzen saiatzen ziren pertsonak. Hau da, laguntza seinaleen %2,5 bakarrik izan ziren ukatuak inongo azalpenik gabe. 

"Bariazio kulturalak zenbait egoeretan garrantzia badu ere, egunerokotasunean jazotzen diren elkarrekintza sozialetan, kultura faktorea, oro har, desagertu egiten da eta gizakion joera behar duenari laguntza eskaintzea da" baieztatu du Rossik.