On kixote nahierara

Terry Gilliam ameslaria azkenean aurten hasiko da The Man Who Killed Don Quixote bere proiektu kuttuna errodatzen. Robert Duvall izango da kapare-zalduna eta Ewan McGregor haren ezkutaria. Gillianek Johnny Depp zuen begiz jota, baina hau lanpetuta izango da Jack Sparrowren azken abentura filmatzen. Ba hara, Warner Bros ekoiztetxean Karibeko piraten lekukoa nork hartuko duen aztertzen ari dira eta On Kixotek omen dauka aukera gehien. Abentura, akzioa eta fantasia Mantxako leku batean...