On egin Xiabu Xiabun

Soilik Beijinen dagoeneko badira halako 200, eta sarreretan sekulako jende ilarak eratzen dira. Fast foodaren filosofia eta Txinan hain hedatua den Huo Guo edo Hot Pot usadiozko jateko modua uztartzen dituen jatetxe katea da, McDonald’s-i berari itzala egiten ari zaiona. Bazatoz hasiberri batekin afaltzera?
Arratsaldeko seiak dira, afaltzeko ordua Beijinen. Txinako mongoliar bat dut lagun; harri-jasotzaile traza hartu nion ezagutu nuen egunetik eta, Harri izen euskalduna proposatu nionean, gustura hartu zuen.
Gerturatu gara adostutako jatetxera eta, atea gurutzatu orduko, ilara kontrolatzen duen neskatilaren oihuak entzun ditugu. Bizarzuriren txanoa buruan, belarrira lotutako mikrofonoa eta gerrikotik eskegitako bozgorailua ditu aurrean duen artaldea zuzentzeko armak. Hurreratu eta "liangaren" esan diogu, bi garela alegia. Beti ere oihu egiteari utzi gabe, papertxo batean zenbaki bat idatzi eta "shiwu fendong" esan digu: hamabost minutu. Hamabost minutuak hogei bat izango direlakoan, kanpora atera gara eta, alboko jatetxea kasik hutsik ikusirik, absurdo samarra iruditu zait egoera, baina Xiabu Xiabura joatea genuen adostuta, eta horixe egingo dugu, itxaron. Bezeroen sartu-irtena etengabea da eta, norbait ateratzen den bakoitzean, Harrik burua sartzen su barrurantz begira, gure zenbakia oihukatuko duten itxaropenez.
Kaleko freskotasunean, fenomenoa aztertzeari ekin diot, benetako fenomenoa baita hau. Zer dela eta horrenbesteko arrakasta? Benetan merezi al du ba hain luze itxaroteak leku masifikatu batean afaltzeko? Egia esan, ez dakit zein den bere xarma, baina gero eta jarraitzaile gehiago dituela agerikoa da; McDonald’s eta KFC-ri itzala egiteko adinakoa.
Gure zenbakia oihukatu dute azkenean, eta hor joan gara neskatoaren atzetik berak agindutako tokian esertzera. U formadun barraren kanpoaldean jezarri gara, beste aldeko jarduera frenetikoari begira-begira. Gutako bakoitzak indukzio-sukaldetxoa du parean, erregulatzaile eta guzti. Mahai handiagoak ere ikusi ditugu, erdigunean lapikoa dutenak, baina antza, hauek talde handiagoentzat gordetzen dituzte. Banakoak eta bikoteak, beraz, barrara.
Berehala, bezero bakoitzak bete beharreko papertxoa ekarri digu zerbitzariak eta Harri ziztu bizian hasi da laukitxo hutsak betetzen, goseak ez du barkatzen eta. Garagardoa apuntatzeko esan diot, beste guztia berak aukeratu dezakeela ere bai. Ze salda nahiago dudan galdetu dit eta "mala" aukeratu dut, berak bezala. ‘Ma’-k lokartu esan nahi du, eta ‘la’-k mina edo pikantea; lokartzeko mina, beraz. Atera kontuak. Ondoren haragia, barazki batzuk, tofua... eta fideoen laukitxoa ere bete du; askotxo nire ustetan, baina badirudi ohitura txinatarra dela behar baino janari gehiago eskatzea, gutxitan ikusten baita eskatutako guztia jaten duen bezerorik.
Zerbitzariak azkar batean atera digu kontua eta largogeita hamabost yuan ordaindu ditugu, hamabi bat euro. Prezioa ez da Txinako jatetxe baterako merkeena, baina bai Huo Guo baterako. Ehun yuaneko billetea eman eta honen serie zenbakiko azken hiru zifrak idatzi dizkigu paperezko mahai-zapian. Era honetara, dirua egiaztatzeko makinak detektatuko balu billetea faltsua dela, geuk emandakoa zela froga dezakete. Zuhurrak dira.
Segidan, lapikoak jarri dizkigu aurrean, indukzioa piztu eta salda berotzen den bitartean, ‘bustitzekoa’ prestatzen hasi gara, zilantro txikitua eta tahin antzeko sesamo saltsa ganoraz nahastuz. Ez dute denbora gehiegi behar izan gure saldek irakiten hasteko, baina gu dagoeneko hasiak gara txotxen puntak zikindu dituen sesamo saltsa miazkatzen. Paperezko mahai-zapian Xiabu Xiabu jatetxe kopurua ageri da: 202 Beijinen, 53 Shanghain, 26 Tianjinen, eta gero eta gehiago omen dira…
Hor dator zerbitzaria plater pilarekin. Lapikoak betetzen hasi gara: pare bat aza hosto, espinaka batzuk eta arkume xerra mehe pila... irakitea moztu dute une batez, baina laister da lapikoa berriro borborka. Segundu batzuk lapiko barruan eduki ostean, arkumeari eutsi diot lehenik; sesamoarekin busti eta barrura. Bikaina! Gure poza adierazteko topa egin dugu, beste eskuarekin aza hosto bati heltzen diodan bitartean. Baina, saltsan busti eta... mihia erre zait. Gainera, pikanteak ez dit lagunduko mingaineko berotua arintzen. Hori gutxi balitz, azaren zimurren artean ezkutaturik zegoen Sichuango pipermin bolatxoari koska
egin diot nahi gabe, hauxe da ‘Ma’ zaporearen erantzulea, eta ahoa lokartu zait. Hasiberriei gertatzen zaizkien gauzak dira; garagardoari zurrutada ederra eman diot berriz.
Paperezko zapiarekin izerdia lehortu eta Harriren aurkako janari irensketa lasterketan murgildu naiz berriro. Ez dirudi Mala saltsa pikantearekin arazo handirik duenik mutilak, bere izerdi jarioa nabaria den arren. Tofua, perretxikoak, arrain bolatxo batzuk, arkume eta txahal haragia, letxua, aza, espinakak, belar ezezagunak, azenarioa… dena barrura.
Hogei minuturen buruan, hosto batzuk, arroz-fideoren bat eta txaka zati bat besterik ez dira geratzen; sekulako betekada hartuta, amore eman dugu. Irribarre borobila ahoan eta arropak Huo Guo usainez ondo bustita, kaleranzko bidea hartu dugu. Eta, atzetik, mikrofonodun morroiak beste zenbaki bat oihukatu du, guk utzitako lekua berehala betetzeko.
Ikuspegi komertzialetik begiratuta, fast food edo janari azkarra delakoaren kontzeptuarekin bat egiten du bete-betean Xiabu Xiabu jatetxe kateak. Janaria nahiko azkar zerbitzatzen dute (abiadura), jan aurretik ordaindu behar da (aurreordainketa), kateko edozein jatetxetan janari berbera eskainiko dizute (homogeneotasuna) eta marka erraz identifikatu eta gogoratu daiteke (ezaguterraza). Badu, ordea, tankera honetako beste erraldoietatik bereizten duen ezaugarri bat: Txinan tradizio handia duen Huo Guo deritzon jateko era. Izenak, hitzez hitz, Sua eta Lapikoa esan nahi du, eta ohitura beraren aldaera asko aurki daitezke lurralde osoan zehar. Labur adierazita, ura edo salda irakiten duen lapiko baten aurrean nork bere jatekoa prestatzean datza, inguruan dituen osagai gordinak bertan egosita.
Arratsaldeko seiak dira, afaltzeko ordua Beijinen. Txinako mongoliar bat dut lagun; harri-jasotzaile traza hartu nion ezagutu nuen egunetik eta, Harri izen euskalduna proposatu nionean, gustura hartu zuen.
Gerturatu gara adostutako jatetxera eta, atea gurutzatu orduko, ilara kontrolatzen duen neskatilaren oihuak entzun ditugu. Bizarzuriren txanoa buruan, belarrira lotutako mikrofonoa eta gerrikotik eskegitako bozgorailua ditu aurrean duen artaldea zuzentzeko armak. Hurreratu eta "liangaren" esan diogu, bi garela alegia. Beti ere oihu egiteari utzi gabe, papertxo batean zenbaki bat idatzi eta "shiwu fendong" esan digu: hamabost minutu. Hamabost minutuak hogei bat izango direlakoan, kanpora atera gara eta, alboko jatetxea kasik hutsik ikusirik, absurdo samarra iruditu zait egoera, baina Xiabu Xiabura joatea genuen adostuta, eta horixe egingo dugu, itxaron. Bezeroen sartu-irtena etengabea da eta, norbait ateratzen den bakoitzean, Harrik burua sartzen su barrurantz begira, gure zenbakia oihukatuko duten itxaropenez.
Kaleko freskotasunean, fenomenoa aztertzeari ekin diot, benetako fenomenoa baita hau. Zer dela eta horrenbesteko arrakasta? Benetan merezi al du ba hain luze itxaroteak leku masifikatu batean afaltzeko? Egia esan, ez dakit zein den bere xarma, baina gero eta jarraitzaile gehiago dituela agerikoa da; McDonald’s eta KFC-ri itzala egiteko adinakoa.

Berehala, bezero bakoitzak bete beharreko papertxoa ekarri digu zerbitzariak eta Harri ziztu bizian hasi da laukitxo hutsak betetzen, goseak ez du barkatzen eta. Garagardoa apuntatzeko esan diot, beste guztia berak aukeratu dezakeela ere bai. Ze salda nahiago dudan galdetu dit eta "mala" aukeratu dut, berak bezala. ‘Ma’-k lokartu esan nahi du, eta ‘la’-k mina edo pikantea; lokartzeko mina, beraz. Atera kontuak. Ondoren haragia, barazki batzuk, tofua... eta fideoen laukitxoa ere bete du; askotxo nire ustetan, baina badirudi ohitura txinatarra dela behar baino janari gehiago eskatzea, gutxitan ikusten baita eskatutako guztia jaten duen bezerorik.
Zerbitzariak azkar batean atera digu kontua eta largogeita hamabost yuan ordaindu ditugu, hamabi bat euro. Prezioa ez da Txinako jatetxe baterako merkeena, baina bai Huo Guo baterako. Ehun yuaneko billetea eman eta honen serie zenbakiko azken hiru zifrak idatzi dizkigu paperezko mahai-zapian. Era honetara, dirua egiaztatzeko makinak detektatuko balu billetea faltsua dela, geuk emandakoa zela froga dezakete. Zuhurrak dira.
Segidan, lapikoak jarri dizkigu aurrean, indukzioa piztu eta salda berotzen den bitartean, ‘bustitzekoa’ prestatzen hasi gara, zilantro txikitua eta tahin antzeko sesamo saltsa ganoraz nahastuz. Ez dute denbora gehiegi behar izan gure saldek irakiten hasteko, baina gu dagoeneko hasiak gara txotxen puntak zikindu dituen sesamo saltsa miazkatzen. Paperezko mahai-zapian Xiabu Xiabu jatetxe kopurua ageri da: 202 Beijinen, 53 Shanghain, 26 Tianjinen, eta gero eta gehiago omen dira…
Hor dator zerbitzaria plater pilarekin. Lapikoak betetzen hasi gara: pare bat aza hosto, espinaka batzuk eta arkume xerra mehe pila... irakitea moztu dute une batez, baina laister da lapikoa berriro borborka. Segundu batzuk lapiko barruan eduki ostean, arkumeari eutsi diot lehenik; sesamoarekin busti eta barrura. Bikaina! Gure poza adierazteko topa egin dugu, beste eskuarekin aza hosto bati heltzen diodan bitartean. Baina, saltsan busti eta... mihia erre zait. Gainera, pikanteak ez dit lagunduko mingaineko berotua arintzen. Hori gutxi balitz, azaren zimurren artean ezkutaturik zegoen Sichuango pipermin bolatxoari koska

Paperezko zapiarekin izerdia lehortu eta Harriren aurkako janari irensketa lasterketan murgildu naiz berriro. Ez dirudi Mala saltsa pikantearekin arazo handirik duenik mutilak, bere izerdi jarioa nabaria den arren. Tofua, perretxikoak, arrain bolatxo batzuk, arkume eta txahal haragia, letxua, aza, espinakak, belar ezezagunak, azenarioa… dena barrura.
Hogei minuturen buruan, hosto batzuk, arroz-fideoren bat eta txaka zati bat besterik ez dira geratzen; sekulako betekada hartuta, amore eman dugu. Irribarre borobila ahoan eta arropak Huo Guo usainez ondo bustita, kaleranzko bidea hartu dugu. Eta, atzetik, mikrofonodun morroiak beste zenbaki bat oihukatu du, guk utzitako lekua berehala betetzeko.
Bi jateko moduren batuketa