Omenaldi berezia egingo diote Korrikari bihar Lesakan

Bortzirietako Korrika Batzordeak antolatuta, Korrikaren aldeko besta erraldoia antolatu dute bihar, martxoak 16, Lesakan. Andoaindik abiatu zen atzo –martxoak 14–, aurkezpen ekitaldi jendetsuaren ondotik eta, iragarritako ibilbidea fin jarraituta Nafarrora heldu da gaur goizaldean.
Korrika dagoeneko hasi da Euskal Herriko herri, hiri eta eskualdeak zeharkatzen, eta ibilbideak bazter guztiak ikutuko ez dituen arren, bidetik kanpo gelditu direnek ere omenaldia egingo diote euskaltzaleentzat ezinbertzeko hitzordu bilakatu den Korrikari.
Nafarroako hainbat herri zeharkatzen ari da gaur Korrika eta Iparraldetik pasa ondotik Bortzirietara itzuliko da etzi, martxoak 17, goizaldeko 05:00ak alder. Beratik pasako da bakarrik baina, Lesaka, Arantza, Igantzi eta Etxalar ez dira omenalditik kanpora geldituko, eta Bortzirietako Korrika Batzordeak antolatuta besta erraldoia izango da bihar –martxoak 16– arratsaldean Lesakan. "Berako kilometroak ez dira ordu xamurrean izanen, eta gainontzeko herriek ere presentzia izan dezaten, egitasmo interesgarria iruditu zaigu, bortz herrien elkarlanaren bitartez antolatu omenaldi berezia antolatu izatea", aipatu du GAZTEZULOn Maider Senperrek, Berako Labiaga Ikastolako irakasleak eta Bortzirietako Korrika Batzordeko kideak. Arratsaldeko lehen orduan hasiko da omenaldia Lesakan eta Korrika Beratik pasa bitarte bestarako aitzakikirik ez da faltako, hortaz.
Bihar, martxoak 16, arratsaldeko 18:00etan Lesakako plazan hasiko da omenaldia. Bortz zatitan banatutako ibilbide bat antolatu dute, eta eskualdeko herri bakoitzeko euskara ikasleek hartuko dute lekukoa Lesakako plazara iritsi bitarte.
18:30etan, berriz, ibilbidea amaitu ondotik, Lesakako plazan, dantzariak, bertsolariak, eta hemezortzigarren edizio honetako protagonistak, euskara ikasleak ekitaldi berezia antolatu dute. "Beñardo Goietxek (Mugaldekoak), IKAko irakasleak, gainera, Kontrapas kanta joko du han egonen garen guztiok kantatzeko", aurreratu du, Maiderrek.
Omenaldia amaituta, trikitilariek girotuko dute arratsaldea, eta bertaratuko diren guztiek Berako Labiaga Ikastolako talogileen berenduaz gozatu ahal izango dute.