“Omen” ***

“Omen” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/omen/@@download/image/soufly_omen.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Soulfly
110.zenbakia
Lehenengo abestiarekin ondoren datorrena aurreratzen digu Max Cavaleraren azkeneko lanak. Gitarra indartsuak ageri zaizkigu riff astunekin, hardcore erritmoak batzutan (Vulture Culture) eta gitarra heavyak bestetan (Mega-Doom). Agian zati heavy horiek izan litezke disko honetan berrikuntza, baina gainontzean gauza gutxi. Amaitzeko, ohiko legez, diskoan lekuz kanpo geratzen den abesti instrumental likatsu horietako bat sartu digute. Soulflyren zazpigarrenak, beraz, indar handia baina berrikuntza gutxi dakarzkigu. Bolumen altuan entzunez goza daitekeen arren, ez da ezinbesteko disko bihurtuko.