Oma basoko artelanak lekualdatzeko prozesua abiatu dute

Oma basoko artelanak lekualdatzeko prozesua abiatu dute Zenbait multzo artistiko margotzen hasi dira eta datorren urteko udaran amaituko dute. Uztailaren 25etik aurrera margotze-prozesua ezagutzeko bisita gidatuak egin ahalko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oma-basoko-artelanak-lekualdatzeko-prozesua-abiatu-dute/@@download/image/873076276_202206251320459805414_22731.jpeg
2022/06/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zenbait multzo artistiko margotzen hasi dira eta datorren urteko udaran amaituko dute. Uztailaren 25etik aurrera margotze-prozesua ezagutzeko bisita gidatuak egin ahalko dira.
Oma basoko artelanak lekualdatzeko prozesua abiatu dute

Duela pare bat urte Agustin Ibarrolaren ondarea hiltzen ari zela konturatu ziren eta irtenbideen bila hasi ziren. Hogeita zazpi aukera aztertu zituzten adituekin, eta azkenean Basobarrira lekualdaketa egitea hautatu zuten. 

Ibarrolaren artelana lekualdatzeko prozesua hasi dute eta bertan ari dira lanean artista plastikoak, zaharberritzaileak, baso-adituak eta EHUko adituak eta ikasleak, Agustin Ibarrolaren obran aditua den Fernando Bazeta buru dela. Bi fasetan egingo dituzte lanak, lehenengoa aurtengo udan eta bigarrena datorren urtekoan. Izan ere, eguraldiak eragin handia du lanetan.

Omako Basoa erabat itxita dago bisitarientzat une honetan, baina uztailaren 25etik aurrera bisita gidatuak egin ahal izango dira. Horretarako, erreserba egin beharko da aldez aurretik, uztailaren 15etik aurrera, telefono honetara deituta: 944 65 16 57.  Irailera arte bisitatu ahalko da gunea. Basoa margotzeko prozesua 2023ko udan amaitzea aurreikusten dute, eta orduan herritar guztientzat zabalduko da berriz.