Olivia Rodrigok biharamuneko pilula eta kondoiak banatu ditu "Guts" biran

Olivia Rodrigok biharamuneko pilula eta kondoiak banatu ditu "Guts" biran Ugaltze eskubideen aldeko babesa erakutsi berri du Olivia Rodrigok. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olivia-rodrigok-biharamuneko-pilula-eta-kondoiak-banatu-ditu-guts-biran/@@download/image/rodrigo_live_1-696x442.jpg
2024/03/19
Ugaltze eskubideen aldeko babesa erakutsi berri du Olivia Rodrigok.
Olivia Rodrigok biharamuneko pilula eta kondoiak banatu ditu "Guts" biran

Estatu Batuetan egiten ari den birako kontzertu batean bere zaleei abortuaren inguruko informazioa eskaini zien. Hogeita bat urteko abeslariak larrialdietarako antisorgailuak eta kondoiak ere banatu ditu Guts biran. Honetaz gain, abeslariak irabazi asmorik gabeko emakumeen ugaltzeko askatasunerako laguntzak eskaintzen dituen erakundeak babesten ditu, hauen inguruko kontzientzia sortuz.

Rodrigok modu irekian hitz egin du Rode v Wade legearen baliogabetzeaz. Estatu Batuetako Gorte Nagusiak abortatzeko eskubidea ezabatzea erabaki zuen, nahiz eta 1973tik egon den indarrean. 

Missourin abeslariak informazio-paperak banatu zituen, haurdunaldia eteteko informazioarekin. Estatu horretan abortua erabat debekatua dago eta Rodrigok berau gauzatzeko laguntza non eskatu azaldu zuen. Roe v Wade-en ezabaketaren albistea zabaldu zenean amerikarrak Gastonbury-ko jendetzari kontatu zion izugarri gaizki sentitzen zela erabaki honen aurrean: “Atsekabetua nago Estatu Batuetan pasa denagatik. Gorte Nagusiak Roe v Wade baliogabetzea erabaki du. Lege honek emakumeei abortu seguruak eta bestelako oinarrizko eskubideak bermatzen zizkien. Hondoratuta eta beldurtuta nago hainbeste emakume eta neska honegatik hil egingo direla pentsatzean”. 

Honegatik, Olivia Rodrigok bere biran biharamuneko pilulak eta kondoiak banatu ditu. Alta, Jezebel-ek, abeslariaren management erakundeak, berriki informatu du jada ez dizkiela, kondoiak eta bestelakoak, kontzertura hurbiltzen direnei banatuko, talde kontserbadoreenek baieztatzen dutelako biharamuneko pilulak abortatzeko modua omen direla. Ez dakienarentzat, eta argitze aldera, larrialdietarako antisorgailuak, biharamuneko pilula bezala ezagutzen direnak, ez dira abortatzeko pilulak, baizik eta haurdunaldia prebenitzen dute, ez baitiote espermatozoideei obulua ernaltzen uzten. 

Destinin Spaeth, Prairie Abortion Fund-eko presidenteak ihardetsi dio Jezebel-i ehunaka antisorgailu kaxa dituztela partekatzeko: “Gure baliabideak partekatzeko aukera galtzen ari gara. Hauek gazteei entregatzeko aukera dugu”. Beraz, espero dezagun Olivia Rodrigok entzungor egitea bere management-aren erabakiei eta bere Fund4Good egitasmoaren bitartez larrialdietarako antisorgailuak banatzen jarraitzea eta funtsezko informazioa gazteengana iristeko bozgorailu izatea, orain arte izan den bezala.