Olinpiada jasangarriak: atleten oheak ere birziklagarriak izango dira

Olinpiada jasangarriak: atleten oheak ere birziklagarriak izango dira Datorren ostiralean, hilak 23, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoei hasiera emango zaie, 2021eko uda honetara atzeratuak izan ondoren COVID-19a dela eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olinpiada-jasangarriak-atleten-oheak-ere-birziklagarriak-izango-dira/@@download/image/las-camas-de-los-juegos-olimpicos-de-tokio-2020.jpeg
2021/07/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Datorren ostiralean, hilak 23, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoei hasiera emango zaie, 2021eko uda honetara atzeratuak izan ondoren COVID-19a dela eta.
Olinpiada jasangarriak: atleten oheak ere birziklagarriak izango dira

Pasa den uztailaren 13an, atletak hartuko dituen instalazioen ateak ireki ziren eta bertan kartoiz eraikitako oheekin aurkitu ziren.

Zenbait komunikabidek ohe hauek "antisexu oheak" bezala izendatu dituzte, hauen helburua kirolariek harreman sexualak ez izatea zelakoan; eta horrela koronabirus kutsadurak ekiditeko. Gezurra da informazio hau, ordea. Ohe hauen aurkezpena pandemia hasi baino askoz ere lehenago egin zen. Gainera, antolatzaileek argi adierazi dute, oheak kartoizkoak izatearen helburua jokoak amaitzean hauek birziklatu ahal izateko dela. 

Beraz, ohe hauek pandemia aurretik sortuak izan ziren. Hain zuzen, 2019an aurkeztu ziren, oraindik koronabirus hitza gure hiztegietan ez zegoenean. Beraz, komunikabide ugarik zabaldutako sexua ez izateko oheen albistea gezurra da. Izan ere, Japoniar komunikabideek zabaldutako informazioaren arabera, kartoizko ohe horiek 200 kiloraino jasateko gai dira.


Hori gutxi balitz, Reuters komunikabideak zabaldu duenez, Joko Olinpikoetako antolatzaileak antisorgailuak banatzen ari dira kirolarien artean, nahiz eta eskatu zaien hauek etxera eramateko eta bertan erabiltzeko, euren eskura jarritako instalazioetan beharrean. Ez oheek ez luketelako jasango, baizik ere burbuila taldeak mantentzeko eta segurtasun distantzia errespetatu ahal izateko.