Oilaskoa ez den oilaskoa

Oilaskoa ez den oilaskoa Beganismoaren "boom"-ak janari azkarreko kateak ere hartu ditu; azkena, KFC. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oliaskoa-ez-den-oilaskoa/@@download/image/1366_2000.jpeg
2019/08/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Beganismoaren "boom"-ak janari azkarreko kateak ere hartu ditu; azkena, KFC.
Oilaskoa ez den oilaskoa

Oilaskoa oinarri duen janari azkarreko kate batek erakarri ote dezake publiko beganoa? KFC Kentucky Fried Chicken enpresak hala uste du, eta horregatik, oilaskoa ez den oilaskoa edo "oilasko beganoa" kaleratu berri du. Beyond Meat gezurrezko haragia egiten duen enpresarekin akordiora iritsita, hemendik aurrera Beyond Fried Chicken kaleratuko dute; lehen proba Atlantan egingo dute. 

Baina oilaskorik ez badute, zerenak dira "oilasko" hegal horiek? Nugget eta hegal beganoak produktu naturalekin egingo dituztela adierazi dute, hala nola, landareak eta haziak. Zaporez, berriz, oilasko zaporea izango dute, eta baita itxura ere; baina ez dira oilaskoa izango. 

Orain arte kaleratu diren oilasko beganoek ez dute arrakasta izpirik izan, txahal haragi beganoak ez bezala; Zailagoa zaie enpresa beganoei oilaskoen haragiaren itxura eta zaporea imitatzea. Oraingoan, arrakasta izango dutela sinetsita daude; probatzeko prest?