Olga Tokarczuk poloniar idazlea izango da bihar Donostiako Literaktum Topaketan

Olga Tokarczuk poloniar idazlea izango da bihar Donostiako Literaktum Topaketan Bere azken eleberria aurkeztuko du eta bere ibilbidez arituko da Danele Sarriugarterekin izango duen solasaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olga-tokarczuk-poloniar-idazlea-izango-da-bihar-donostiako-literaktum-topaketan/@@download/image/Olga Tokarczuk - for. Karpati & Zarewicz ZAiKS (4).jpg
2023/09/28
Bere azken eleberria aurkeztuko du eta bere ibilbidez arituko da Danele Sarriugarterekin izango duen solasaldian.
Olga Tokarczuk poloniar idazlea izango da bihar Donostiako Literaktum Topaketan

Olga Tokarczuk, Poloniako egungo idazle ospetsuenetakoa eta 2018ko Literaturako Nobel sariduna, izango da aurtengo bigarren Literaktum Topaketak programako protagonista. Idazle poloniarrak bere ibilbide literarioaz hitz egingo du Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin, eta otsailean gaztelaniaz argitaratu den Los libros de Jacob (Anagrama, 2023) eleberria aurkeztuko du. 

Olga Tokarczuk (Sulechow, Polonia, 1962) eleberri eta saiakera idazlea da, eta baita poesia eta egokitzapen eszenikoen egilea ere. 2018ko Literaturako Nobel sariaz gain, Brückepreis eta Nike sariak jaso ditu. Bederatzi eleberri eta hiru kontakizun liburu idatzi ditu, eta berrogeita bost hizkuntzatara itzuli dira bere lanak. 

Egilearen liburu bakarra dago euskarara ekarria: Erabili goldea hilen hezurren gainetik (Elkar, 2020), Amaia Apalauza Ollo eta Sonia Kolaczek-ek itzulia. Bestetik, Uxue Alberdik itzulitako bi testu daude armiarma.eus-en: Konpresak eta Mingaina da gizakiaren giharrik indartsuena.

Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da, bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Literaktum Jaialdia azaroaren 13tik 26ra izango da Donostian.