Olatz Salvadorren disko berria “Aho uhal” da eta jada kalean da

Olatz Salvadorren disko berria “Aho uhal” da eta jada kalean da Rozalen, Ivan Ferreiro, Alaia Martin, Ane Labaka, Idoia Asurmendi, La Mare edota Pablo Novoa bezalako izen puskak izan ditu kolaboratzen disko berrian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-salvadorren-disko-berria-201caho-uhal201d-da-eta-jada-kalean-da/@@download/image/IMG_6526.jpg
2021/01/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Rozalen, Ivan Ferreiro, Alaia Martin, Ane Labaka, Idoia Asurmendi, La Mare edota Pablo Novoa bezalako izen puskak izan ditu kolaboratzen disko berrian.
Olatz Salvadorren disko berria “Aho uhal” da eta jada kalean da
Artista donostiarrak aipatu du disko berri hau sortzeko prozesua luzea izan dela eta luzea dela ere diskoa bera, egungo garaietako joeren aurka. Alta, dio diskoaren barruan abesti bakoitzak zentzun bat daukala: “askotan abesti gehiegi izatean aukeraketa bat egitea izaten da ohikoena, baina kasu honetan bakoitzak bere espazioa betetzen zuela iruditu zait”.
 
Diskoari izena ematen dion “aho uhal” hitza gaztelaniazko “rienda” elearen baliokidea da: “Paradoxikoa iruditu zitzaidan nola gaztelaniaz kontrola hartu edo zerbait gidatzeko konnotazioa daukan hitzak, euskarara itzulita, kontrolatua izatearen konnotazioa hartzen duen, gustatu zitzaidan eta abiapuntu interesgarri bat iruditu zitzaidan abestietan zehar horrekin jolasteko”.
Abesti guztiak Salvadorrek konposatuak izan dira diskoari amaiera ematen diona izan ezik. “Promesas que no valen nada” Ivan Ferreiro-ren abestia da, non donostiarrak nerabezaroan askotan entzuten zuen. Oraingoan Ferreiro berarekin abestia moldatzeko aukera izan du. Musikari galiziarraz gain hainbat kolaboratzaile aurkitu daitezke lanean zehar: Pablo Novoa gitarretan eta ekoizle lanetan, Rozalen, La Mare eta Idoia Asurmendi, besteak beste. Hitzen kasuan Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolarien hitzak musikatuz osatu ditu abestiak. Bere lehen aurrerapen kantuaren bideoklipa ikusgai hemen.
 
Hona hemen diskoaren aurkezpen birako lehen datak: