Olatz Salvador, Min sarietarako hautagai

Olatz Salvador, Min sarietarako hautagai Musika independentearen sarietarako hautatu dute artista donostiarra, zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-salvador-min-sarietarako-hautagai/@@download/image/Olatz-Salvador.jpg
2019/01/29
berria

 Argazkia: Julen Idigoras

Musika independentearen sarietarako hautatu dute artista donostiarra, zorionak!
Olatz Salvador, Min sarietarako hautagai

Olatz Salvador artista donostiarra MIN sarietarako hautatu dute, Zintzilik diskoari esker. Union Fonografica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen MIN musika independentearen sariak hamaikagarrenez banatuko dituzte aurten; zigilu independenteen lanak eta auto-edizioak nabarmentzeko helburuz sortutako sariak dira.

Sei sariren hautagai da Salvador: artista agertu berri hoberenaren saria, Zintzilik abestiari urteko abesti onenaren saria, disko onenari saria, pop disko hoberenari saria, euskarazko disko onenari saria eta bideoklip hoberenari saria. Otsailaren 11ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea beraz, eman zure botoa!

Salvadorrekin batera izendatu dituzte Xabini Bandini, Madeleine, Eskean Kristö, Liher, Ruper Ordorika, Izaki Gardenak eta beste hain beste.

Ez da Euskal Herriko musikariak hautatzen dituzten lehen aldia, aurretik lehian egon baitira, besteak beste, Delorean, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays. Zorte on!