Olatz Mitxelenak eta Harkaitz Canok Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute

Olatz Mitxelenak eta Harkaitz Canok Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Narrazio eta poesia alorrean egin diete aitortza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-mitxelenak-eta-harkaitz-canok-espainiako-kritikaren-saria-irabazi-dute/@@download/image/harkaitz eta olatz.png
2024/04/16
Narrazio eta poesia alorrean egin diete aitortza.
Olatz Mitxelenak eta Harkaitz Canok Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute

Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Harkaitz Canok eta Olatz Mitxelenak. Narratiba Saria jaso du Mitxelenak, Arrain hezur bat eztarrian ipuin liburuagatik, eta Canok, berriz, poesiarena, Ulu egiteko bolondres bila liburuagatik. Larunbatean jakinarazi zituzten Espainiako Kritikaren Sariak, Ferrolen, Galizian.

Euskaraz idatzitako lanez gain, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz idatzitako lanak ere saritu dituzte. Narratibaren arloan, honako lan hauek jaso dute saria: galizieraz, Manuel Veigaren Perder as bestas; katalanez, Pasqual Farras-en La necessitat; eta gaztelaniaz, Raul Quintoren Martinete del rey sombra. 

Poesian, honako hauek saritu dituzte: galizieraz, Anton Loporen Diarios / 1. Azul Monforte; katalanez, Marc Granellen Arran de gel; eta gaztelaniaz, Ben Clarken Demonios. 

 Estatuko edozein hizkuntzatara itzulitako atzerritar liburu onenaren atalean, Hernan Diazen Fortuna aukeratu dute kritikariek.