Olatz Gorrotxategik egingo du Frank Bidart katedrako sorkuntza proiektua

Olatz Gorrotxategik egingo du Frank Bidart katedrako sorkuntza proiektua Euskal diaspora izango du ardatz sortuko duen antzezlanean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-gorrotxategik-egingo-du-frank-bidart-katedrako-sorkuntza-proiektua/@@download/image/olatz albiste.png
2022/12/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskal diaspora izango du ardatz sortuko duen antzezlanean.
Olatz Gorrotxategik egingo du Frank Bidart katedrako sorkuntza proiektua

Olatz Gorrotxategi aukeratu dute Frank Bidart katedraren 2023ko ediziorako, Urrun/Lejos/Far sorkuntza proiektuagatik. Euskal diasporaren inguruko antzerki dokumentala da, elebiduna eta ordu beteko iraupena duena.  Dokumentu eta testigantzez baliatuko da atzerrira joan behar izan zuten euskaldunen istorioa kontatzeko, lengoaia eszenikoa gaur egunera ekarrita. Bestalde, bigarren narratiba metaforiko bat landuko du obrak, poetikoagoa izango dena.

Egoitza artistikoaren bidez,  euskal diasporan lan egiten duten pertsonekin harremanetan jarriko da Gorrotxategi, ikertzaile edo irakasleak besteak beste, eta migratutako pertsonak ere elkarrizketatuko ditu.

Olatz Gorrotxategi antzerki-pedagogiaren eta kultura-kudeaketaren arloan ibilitako antzerki zuzendari, sortzailea eta antzerkigilea da. Performing Arts Practice-en lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan eta Zuzendaritzan diplomadun da. Bere obran antzerkigintza  garaikidea, dokumentu-antzerkia eta lengoaia eszeniko berriak dira nagusi.

Frank Bidart sorkuntza proiektuaren helburuak diasporako euskaldunen komunitateei buruz hitz egiten duen ikuskizuna sortzea, inmigrazioaren alderdi desberdinei buruz sentsibilizatzea eta kaliforniako euskal komunitatearekin kultur harremanak sortzea dira.