Olatz Arrieta, Euskal Kazetariak sariduna

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2019', BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa eta laguntzarekin egin direnak, badituzte irabazleak:
Olatz Arrieta 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres), gobernuz kanpoko erakundeari egokitu zaio; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, Elixabete Garmendiari; 'Pertsonaia edo Giza instituzioa'ren saria, Bizkaiko Elikagaien Bankurakoizan da eta 'Kazetaritza Digitala', 'Pikara Magazine' aldizkari digitalarentzat. Sari hauetaz gain, aurten lehen aldiz banatuko diren 'Fotokazetaritza saria', Juantxu Rodríguez (in memoriam) fotokazetariari eta Julen Rekondori 'Ingurune -kazetaritza' atalean ere izango dira. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Euskal Kazetariak Saria
Kategoria honetako aurtengo sariduna Olatz Arrieta kazetaria izan da, azken hogei urtetan ETBrako egindako korespontsal lanagatik. 2013. urtetik Bruselan, Errusiatik ere (bi urtez) eta Estatu Batuetatik (hamahiru urtez) berri eman du. Europar Batasuneko, Esta Batuetako eta Errusiako geopolitikan aditua, nazioarteko politikaren inguruko MA masterra dauka NYU unibertsitatean.
Sari honen zortzigarren edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.
2019ko Euskal Kazetaritza Sariak', Idoia Jauregi (Radio Euskadi) eta Juan Carlos de Julián (Onda Cero) kazetariek aurkeztuko duten emate ekitaldian banatuko dira datorren azaroak 5an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusian).