Olatu ikusgarrietan dantzan, Donostian

Hemen da Surfilm Festibal. Olatuak eta surf taulak ardatz hartu dituzten hainbat film luze eta film labur emango dituzte. Erakusketak ere antolatu dituzte eta baita musika eta dantza jaialdia ere. Emanaldiak Kursaaleko terrazetan, Principe zinema aretoetan, Antzoki Zaharrean eta Aquariumen izango dira.
Oso egitarau zabala prestatu dute. Ostiralean, esate baterako, 180 South: Conquerors of the Useless filma lehen aldiz ikusi ahal izango da Europan. Jeff Johnson kazetari, argazkilari, surflari eta mendizalearen ibilerak kontatzen ditu pelikulak. Ezin aipatu gabe utzi, Axi Muniain eta Jerome Saahyoun protagonista dituen Belharra. Donibane Lohizunen olatu oso handi bati aurre egin zioten biek ala biek.
Bestalde, aurreneko aldiz egin dute film luzeen lehiaketa eta honako lanak lehiatuko dira:
Castle in the Sky, Little Black Wheels, Keep Surfing, Rio Breaks, God Went Surfing with the Devil, Lost Prophets: search for the Collective, Modern Collective, Plato de sopa fria, Samhain Rema por esta.
Jon Garaño zinema zuzendaria (80 egunean) epaimahaiburua izango da.
Aurreko urteetan bezala, film labur lehiaketa ere antolatu dute, Internet bidez, eta 59 lan jaso dituzte. Haietako 20 bat pantailaratuko dituzte.