Olatu arteko diskriminazioa

Gaur egingo dute Laredoko surf lehiaketa. Olatu onenak gizonezkoek hartuko dituzte, eta gelditzen direnak emakumeentzat izango dira. Horrekin batera, gizonezkoen irabazleak 2.000 euroko saria etxeratuko du; emakumezko onenak, 500. Gutxi iruditzen zaizue? Bada iaz, Garazi Sanchez surf lehiaketaren irabazleak 100 euro besterik ez zituen eskuratu.
Polemika handia piztu du Laredoko lehiaketak, batez ere, udaletxeak 17.900 eurorekin finantzatzen duelako. Gainontzeko sarietan ere, genero arteko ezberdintasunak nabarmenak dira; 2. postuan, gizonek 1.200 euro irabazten dituzte, eta neskek 300; eta 3. postuan, berriz, gizonek 1.000 eta emakumeek 200. Antolatzaileen ustetan, sariak parekatzea ez da bidezkoa, gizonek 40 euro ordaintzen dituztelako izena emateagatik, eta emakumeek 20; horrekin batera, adierazi dute gizonen artean maila "hobea" dela, eta gehiagok ematen dutela izena. Aldiz, emakume surflariek salatu dute haiek ere sariez bizi direla; hain zuzen, iaz bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren emakumeek ez zuten dirurik jaso.
Euskal Herrian, hasi dira honen inguruan aldaketan gertatzen; hain zuzen, Donostiako Udalak adierazi du datozen estropadetan, gizon zein emakumeek sari ekonomiko berdina jasoko dutela.
Ver más en: https://www.20minutos.es/noticia/3244726/0/sexismo-surf-premios-ganadores/#xtor=AD-15&xts=467263