Olatu artean ere berdintasuna aldarrikatuz

Olatu artean ere berdintasuna aldarrikatuz Olatu erraldoiak aspaldi menderatu dituzte emakume surflariek, medioetan ikustea kostatu arren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatu-artean-ere-berdintasuna-aldarrikatuz/@@download/image/dsc_1109.jpg
2019/02/18
berria
Olatu erraldoiak aspaldi menderatu dituzte emakume surflariek, medioetan ikustea kostatu arren.
Olatu artean ere berdintasuna aldarrikatuz

Emakumeak luze daramate surfaren munduan. 20ko hamarkadan baziren taula gainera igotzen ziren emakumeak. Horrekin batera, azken urtetan nabarmen igo da kirola praktikatzen duten emakume kopurua. Baina ikusgarritasuna eta lehiatzeko aukerak ez dira proportzionalki zabaldu.

Besteak beste, oraindik askok ez dakite emakumeek konkistatu dituztela olatu erraldoiak; komunikabideek soilik gizonen lorpenak nabarmentzen dituzte. Hain zuzen, Keala Kennelly 2016ean urteko olatu handiena harrapatu zuen (WSL Big Wave Award) Teahupoon, munduko 25 olatu onenen rankinean sartuz. Eta ez da bakarra; azken urteetan emakume surflariek Waimea eta Jaws olatu erraldoiak konkistatu dituzte, errekorrak apurtuz. Joana Andrade, Justine Dupont, Emily Erickson, Mirka Solar eta beste asko surfaren munduan berdintasuna iritsi dadin gogor borrokatzen ari dira; eta zer eskatzen dute? Gizonen sari eta diru berberak jasotzeko eskubidea. Ondorengo bideo ikusgarriak ikusita, ez duzue uste merezi dutela?