Olaia Inziartek bigarren kontzertua emango du Donostian, abenduaren 28an

Olaia Inziartek bigarren kontzertua emango du Donostian, abenduaren 28an 'Zerrautsa diskoaren' bira amaiera izango da Victoria Eugeniako bigarren emanaldi hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olaia-inziartek-bigarren-kontzertua-emango-du-donostian-abenduaren-28an/@@download/image/XKPFYwNg.jpeg
2026/07/30

Testua: Maitane Legarreta

'Zerrautsa diskoaren' bira amaiera izango da Victoria Eugeniako bigarren emanaldi hau.
Olaia Inziartek bigarren kontzertua emango du Donostian, abenduaren 28an

Olaia Inziarte musikari nafarrak abenduaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian emango duen kontzerturako sarrerak agortzear direnez, beste zuzeneko emanaldi bat eskainiko du hurrengo egunean, abenduaren 28an, 19:30ean. Zerrautsa lanaren bira amaiera izango da. 

Inziarte ondo inguratuta egongo da oholtzan, eta honako musikari hauek izango ditu bidelagun: Eric Deza (gitarra elektrikoa, efektuak), Gema Ines Murillo (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Unzaga (sintetizadorea, pianoa), Lore Nekane (baxua, sintetizadoreak) eta Josu Erviti (bateria, perkusioa). Taldeak mezu

"14 + 3 kantuz bildutako arbola puxkekin azken sua" izango dela iragarri dute. Taldeak mezu hau helarazi du: “Espero zaituztegu maitasunez eta esker onez, beti”.

Horren ondotik, atsedena hartuko dute eta Olaia Inziartek sare sozialetan aurreratu duenez, disko berria sortzen hasteko asmoa du. Izan ere, aipatu duten moduan, "ziklikoa da dena", amaierak eta hasierak daude beti.

Abenduaren 28ko kontzerturako sarrerak gaur, uztailaren 30ean, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.