Olaia Inziarte, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Josune Arakistain eta Aiora Renteria izango dira Urak Bere Bidean kontzertuan

Olaia Inziarte, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Josune Arakistain eta Aiora Renteria izango dira Urak Bere Bidean kontzertuan Urriaren 25ean eta 26an izango dira emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olaia-inziarte-pello-reparaz-izaro-olatz-salvador-josune-arakistain-eta-aiora-renteria-izango-dira-urak-bere-bidean-kontzertuan/@@download/image/Minimalist Beige Cream Brand Proposal Presentation (1).png
2024/02/28
Urriaren 25ean eta 26an izango dira emanaldiak.
Olaia Inziarte, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Josune Arakistain eta Aiora Renteria izango dira Urak Bere Bidean kontzertuan

Ura Bere Bidean kontzertuaren laugarren edizioa izango da urriaren 25ean eta 26an BECen eta, ohiko moduan, euskal musikarien kantuak eta herri kantuak musika sinfonikoarekin uztartuko dituzte bertan. Fernando Velazquezek egindako egokitzapenak kantatu eta joko dituzte, bere gidaritzapean. 

Honako musikariek hartuko dute parte: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego taldeko Tom Lizarazu, Esti Markez, Zetak taldeko Pello Reparaz, Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Huntza taldeko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz, Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS taldeko Iñigo Etxezarreta, Kalakan, Gatibu taldeko Alex Sardui eta Haimar Arejita, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez eta Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida.

Iaz Rozalen musikaria  gonbidatu zuten eta aurten ere Euskal Herritik kanpoko artistak izango dira oholtzan: Valladolideko Celtas Cortos, Sevillako Reincidentes eta Jorge Drexler uruguaiar musikaria.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea arituko dira musikariekin batera. Urriaren 26rako sarrerak agortuta daude, baina hilaren 25eko, ostiraleko, sarrerak eros daitezke oraindik jaialdiaren webgunean