Olagarroak, estralurtarrak?

Olagarroak, estralurtarrak? 33 zientzialari ados jarri dira teoria zoro honekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olagarroak-estralurtarrak/@@download/image/orig.jpg
2018/06/25
berria
33 zientzialari ados jarri dira teoria zoro honekin!
Olagarroak, estralurtarrak?

Munduko animalia bitxienetako bat da olagarroa; zortzi hanka, hiru bihotz, bentosak, mimesia... Ornogaberik inteligenteenak dira, eta bere kabuz ikasten dute dena. Halako animalia harrigarriak ezin du mundu honetakoa izan batzuen ustetan, eta panspermia izeneko teoria garatu dute; hau da, olagarroak estralurtarrak direla.

 

Ez gara zientzia fikzioaz ari; Progress in Biophysics and Molecular Biology Journal aldizkari zientifikoan 33 zientzialarik babestu dute teoria hau. Zientzialari hauek ematen duten azalpenaren arabera, olagarroak beste planeta batean garatu ziren eta panspermiaren bidez iritsi ziren Lurrera. Eta zer da panspermia? Teoria horren esanetan, bizitzaren jatorria materia organiko estralurtarrean datza, adimen kosmiko baten bitartez garraiatua garai Kanbrikoan. Galdu egin bazarete, ez larritu!

 

 

Egia esan, nahiko harrigarriak dira olagarroen hainbat ezaugarri; esate baterako, beren DNA horren konplexua da, gizakiok baino proteina gehiago kodifikatzeko gai diren 33 mila gene dituztela. Zientziak beraz, ez du teoria baztertzen; posible da olagarroak ez izatea Lurrekoak.

 

Horrenbeste urtetan bizitza estralurtarra bilatzen ibili ondoren, posible ote gure platerean topatzea? Zer uste duzue? Ez badiguzue sinisten, eman begiratu bat teoriaz mintzatzen den artikuluari!