Okupazio Eguna egingo dute larunbatean 7Katu Gaztetxean

Okupazio Eguna egingo dute larunbatean 7Katu Gaztetxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/okupazio-eguna-egingo-dute-larunbatean-7katu-gaztetxean/@@download/image/201212577737KATU_5URTE_KARTELA.jpg
2012/12/13
berria
Astebururako hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilboko 7Katu Gaztetxeak, larunbateko Okupazio Egunaren harira. Ostegunean Esne Beltza eta Sound Systemen kontzertuekin hasiko dira, eta igandean Bertso Saioa eta auzo bazkaria antolatu dituzte lau eguneko ekimenei amaiera emateko. Larunbatean bertan Okupazioaren aldeko manifestazioa deitu dute, Arriaga plazatik hasita.



'Sentituz, pentsatuz, okupatuz' ekimenak hiru adar horien bidez gazteek egindako lana bildu nahi izan du. Autogestioaren ideia posible delakoan, eta egin daitezkeen aldaketak ongi pentsatuta, haien beharrei eman beharreko erantzuna okupazioa dela ondorioztatu dute 7 Katuko lagunek. Bost urteetan egindako esfortzuei jarraipena eman nahi diete.
Horregatik, ekimenez betetako asteburua prestatu dute, jendea bildu eta lanean jarraitzeko.


Egitaraua


Urtarrilak 26, osteguna
18:00. KUKUTZA. 'Ellos por dinero, nosotras por placer'
20:30. Sarrionandiaren Kartzelako Poemak
    Sonia Gonzalez, Mikel Etxaburu, Lutxo Egia eta Gotzon Barandiaranekin
22:00. Esne Beltza eta Sound System

Urtarrilak 27, ostirala
18:00. 'La casa de los gatos' (Katalunyako etxe okupatuaren desalojoa)
19:00. Hiphopoteo eta Sound System
21:00. Indarrap, Emauseko Raperoak eta Norte Apache

Urtarrilak 28, larunbata
11:00. Okupazio topaketak
13:00. Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak
15:00. Bazkaria
17:00. MANIFESTAZIOA. Arriagatik 'Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!'
19:00. Alde Zaharra Okupatuz! Kale animazioa, bertsolariak, DJak, …
22:00. Itziarren Semeak

Urtarrilak 29, igandea
13:00. BERTSO SAIOA Santiago plazan
    Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Jon Maia
15:00. Auzo bazkaria
18:00 Kantautorea