Oklahomako autobide erotikoak

Oklahomako Garraio Aginteak gutun bana bidali zien, 2005ean, 41.000 gidariri. Kontua da, autobideez arduratzen den enpresaren telefono zenbakiaren partez, linea erotiko baten zenbakia ageri zela aipatu gutunean. Hala, gidariek "etxekoandre bakartiak" eta "fantasiazko neskak" topatu zituzten telefonoaz bestaldera, Brigette Berglanek, Oklahomako Garraio Agintearen bozeramaileak, barkamena eskatu behar izan zuen, hankasartzearengatik.