Okela sormen lantegiaren bigarren Meeting Pointa gaur hasiko da

Okela sormen lantegiaren bigarren Meeting Pointa gaur hasiko da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/okela-sormen-lantegiaren-bigarren-meeting-pointa-gaur-hasiko-da/@@download/image/okela_1_1401874223.jpg
2014/06/04
berria

Bilboko San Frantzisko kaleko sormen lantegiak II. Artisten Meeting Pointa ospatuko du gaur arratsaldeko 18:30ean. Bigarren zita honetan Esperanza Zabala, Valentina Torres Zorrila, Elena Fernández eta Nora Mugarza izango dituzte gonbidatu. 


Arratsaldeari Hiri asko bere baitan proiektuaren aurkezpenak hasiera emango dio. Ondoren, lau artista gonbidatuek ardatz izango dute 'gorputza' gaia kontzeptuarekiko duten ikusmira azaltzeko. Berbaldi irekia izango da, eta bertaratzen direnek artistekin eztabaidatzeko aukera izango dute. Amaitzeko, lau emakumeek euren erakusketa inauguratuko dute, eta plana borobiltzeko janedana egongo da Yogurinha Borovaren DJ lan ikuskizunarekin batera. 

Okela, diziplina ezberdinetako lau artisten proiektua da; artisten arteko sarea sortzeko beharrak bultzatuta, antzinako harategi huts bat berreskuratu dute espazio kolektiboa sortzeko. Bilboko San Frantzisko auzoko sormen lantegiaren hirugarren Meeting Pointa urriaren 11rako aurreikusita daukate antolatzaileek. 


II.ARTISTEN MEETING POINTA from okela on Vimeo.