Oinarrizko melodia guztiak sortzeko algoritmoa sortu eta publikatu dute

Oinarrizko melodia guztiak sortzeko algoritmoa sortu eta publikatu dute Copyright-ak kezkatzen bazaitu, adi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oinarrizko-melodia-guztiak-sortzeko-algoritmoa-sortu-eta-publikatu-dute/@@download/image/Omicrono_470215165_146503794_1706x960.jpg
2020/02/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Copyright-ak kezkatzen bazaitu, adi!
Oinarrizko melodia guztiak sortzeko algoritmoa sortu eta publikatu dute

Musika sortzea geroz eta zailagoa da; arazoa ez da sormen falta, nota konbinazio falta baizik. Copyright-arekin sekulako amesgaiztoak dituzte konposatzaileek, geroz eta nota konbinazio gehiago daude erregistratuta, eta beraz, beste konposatzaile baten lana plagiatzeko arriskua handia da (nahigabe izanda ere). Arazo horri konponbidea emateko, Damien Riehl eta Noah Rubin-ek hauxe egin dute; zortzi notekin egin daitezkeen melodia posible guztiak grabatu dituzte, ondoren publikoki erabiltzeko baimena emanez. 

Baina, zergatik zortzi nota? Copyright eskubideen arabera, hori da melodia bat identifikagarri egiten duen nota kopurua. MIDI formatuan grabatu dituzte melodia konbinazioak, guztira 68,7 mila; ia astebete behar izan dute algoritmo bidez melodia guzti horiek sortzeko. Melodiak Internet Archive-n eskegi dituzte, eta erabilera publikorako dira. Hori bai, bertatik sortutako abestiak Creative Commons Zero lizentziarekin eginak izatea eskatu dute.