Oimiakon, munduko herririk hotzena

Oimiakon, munduko herririk hotzena -71 gradutan bizi dira, mugikorrek ez dute funtzionatzen eta etxeetan ez dago komunik. Hotza pasatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oimiakon-munduko-herririk-hotzena/@@download/image/article-0-1715E495000005DC-61_1024x615_large.jpg
2018/01/19
berria
-71 gradutan bizi dira, mugikorrek ez dute funtzionatzen eta etxeetan ez dago komunik. Hotza pasatzeko prest?
Oimiakon, munduko herririk hotzena

Bataz beste -50 gradutara bizi dira Errusiako Oimiakon herrian, eta munduko komunitaterik hotzena dira. -71 gradutara iritsi izan dira, biztanle eremu batean inoiz erregistratu den tenperaturarik baxuena. Nor da hotz horrekin bizitzeko gai?

 

Egun, 500 lagun bizi dira Oimiakon. Gehienak artzainak dira, nomadak, errusiar gobernuak paraje horietara kanporatutako biztanleak. Oimiakoneko etxe gehienetan egurra eta ikatza erabiltzen jarraitzen dute berotzeko, eta erosotasun gutxi dituzte. elur-oreina eta zaldiaren haragiz elikatzen dira, eta ehiza zein arrantza dira bertako ogibideak.

 


Argazki hau birala bihurtu da aste honetan; -50 gradutan zeudela atera zuten.

 

Eta horrekin biziraun dezakete? Dirudienez, bertako animalien esneari esker, bai; elur-oreinaren esneak elikagai asko dituenez, bertatik jasotzen dute behar dituzten bitamina eta bestelako nutrienteak.

 

Klimak izugarri gogortu ditu Oimiakoneko biztanleak, eta eskola soilik -52 graduetatik aurrera ixten dute. Itsasoaren mailatik 750 metrora bizi dira, eta egunak 3 ordu ditu neguan, eta 21 ordu udan. Hain zuzen, udan 30 gradutik gorako tenperaturak izaten dituzte.

 

 

Okerrena? Etxeetan ez dutela komunik, kanpoan baizik. Gogorra, ezta? Bada, hori ez da arazorik larriena; energia eteten bada, hiria erabat itzaltzen da ordu luzez, eta hodiak izoztu egiten dira. Biztanleek egun osoan uzten dituzte kotxeak martxan, izoztu ez daitezen, eta ez dute mugikorrik; seinalea edukiko balute ere, tenperatura horietan ezingo lukete funtzionatu. Halako baldintzetan bizitzeko gai izango zinateke?