Oiloak lapurtuta, Interpoleko zerrendan

Bizilagunari zazpi oilo lapurtu zizkion gizon errumaniar bat zur eta lur geratu da bere izena Interpol-en zerrendan ikusitakoan. Errumaniatik alde egin zuen duela lau urte, eta bueltatzen saiatu denean, poliziek iheslari arriskutsuen zerrendan zeukaten haren izena. Epaitu eta hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote "gaizkile arriskutsuari".